Urtegia %94 beteta udaberri hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko mar. 23a, 12:03

Hasi da udaberria eta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia ia dena beteta dago, %94,65ean dagoelako (atzoko datua da). Iaz garai hauetan %92an zegoen.

Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.

Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide