Euskal Herriko prozesua "ondo" doala adierazi du gaur Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak, eta honela argudiatu du Euskadi Irratian: "Azpeitiko Institutuan ibili nintzen ni, eta han ibili ginenok azkeneko 30 urtean elkarri ez diogu kasurik egin. Baina orain ohartu naiz egun batetik bestera elkar agurtzen hasi garela. Aldaketa soziologikoa egon da, mundua aldatzen ari da".