Musikaren Akademiak urtero banatzen dituen sarietan, Bide Ertzean tolosar taldeak Euskarazko Abesti Onenaren saria jasoko du Don Inorrez abestiagatik. Datorren maiatzaren 18an izango da sari banaketa, Madrilen.
Don Inorrez abestiaren hitzak Jose Luis Otamendirenak dira. Talde kideek duela hilabete batzuk 'Berria'-ko elkarrizketa batean esan zutenez, Azpeitia eta Otamendirekin zer ikusia duen esaera da Don Inorrez: "Otamendirekin lehen kolaborazioa egin genuenean dagoeneko aipatzen zigun Azpeitian Don Inorrez kontzeptua erabiltzen dela umeei kargu hartzeko".