Iñaki Egaña historialariak igandean Berria-n zioenez, garai batean Gasteizen bazen Lagun Onak izeneko futbol talde bat.
Gasteizko futbol taldeen izen borobilak
1920ko hamarkadan Gasteizen futbola batez ere eskoletako patioetako kontua zen, eta nagusiki Klaretarren, Marianisten eta San Joseren zelaietako jolasa, Institutukoa edo Garibay Akademiakoa bezalaxe. Gasteizko bazter guztietara heldu zen pixkanaka, Lakua edo Lasarteko zelaietan, Olarizu eta Aranako orubeetan, edo El Prado, Florida, Ajuria edo Polborineko parkeetan hedatuz. Derbi nagusia Klaretarren eta Marianisten artekoa izaten zen. Garai hartako haur taldeen izenetako batzuk aipa daitezke; esaterako, talde izenen artean, bitxikeria batzuk: Txiki, Cantabria, Rayo Pajaritos, Acero, Ku Klux Klan, Estrella, Norte Deportivo, Union Sportiva, Iberia F.C., Remolque New Club, Fortuna, Lagun Onak, Hispania edo Nikelaberrogorritxatarregi, Nikela hura alegia.