40,2 gradu Ibaiederreko urtegian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Gaur, ekainak 27, neurtu dutenaren zain, azken hamar urteetako ekaineko egunik beroena izan zen atzokoa EAEn, Euskalmet agentziaren arabera. Bero zakar horrek puntu gorenetakoa Nuarben, Ibaiederreko urtegian, harrapatu zuen: 40,2 gradura iritsi zen han termometroa, Gipuzkoa osoko bero-mailarik handienetakoa.

Azpeitiko herrian bertan ere handia izan zen beroa ekainaren 26an: 38,9 gradura iritsi zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide