Patxi Lopez, hirugarrengoan ere ez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko uzt. 30a, 01:07

Agintaldiko aurreko bi urteetan bezala, aurten ere Patxi Lopez lehendakaria ez da Azpeitira etorriko abuztuaren 1ean. Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari San Inazio bigarrenez egiten dien harreran, eta hiru erakundeek Loiolara egiten duten bisitaldian Isabel Celaa Hezkuntza sailburua izango da aurten ere Jaurlaritzaren ordezkaria. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano bai izango dela Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide