Urtarrilaren 16an hilabete bete zen Azpeitia Zero Zabor (AZZ) taldeak bere burua aurkeztu zuenetik. Aurreneko hilabetearen ibilbidea laburbiltzeko hainbat zenbaki zabaldu ditu AZZk: hogeita hamar sarekide dira dagoeneko, blogean mila bisitatik gora izan dituzte, eta hiru irteera ere bai, Hernanira, Usurbilera eta Lapatxera.
Taldeko kide diren Patxi Juaristi eta Ander Alkorta Uztarrian izan ziren urtarrilaren 12an, webgune honetako on-line elkarrizketan herritarrek egindako galderak erantzuten.