Jose Mari Iriondo, EKT graduondoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko ira. 13a, 14:33

Euskal kulturako sortzaile eta eragile ezagun ugarik hartuko dute parte Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Eskoriatzan egingo den EKT Euskal Kulturgintzaren Trasmisioa graduondoaren laugarren edizioan. Han izango da Jose Mari Iriondo (Azpeitia, 1938) kazetari eta ohorezko euskaltzaina, Jose Angel Irigarairekin batera, 'Gogoeta iragan hurbilaz: irakaspenak' saioa eskaintzen.

Bi urtez behin eskaintzen dute EKT graduondoa Huhezi fakultatean, eta duela bi urte han izan zen Uztarria Kultur Koordinadoraren ibilbideaz hitzaldia ematen Enekoitz Esnaola Uztarriako kide ohia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide