Aimar Irigoien, Gure Esku Dago mugimenduaren aurkezpenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 10a, 13:16

Joan den zapatuan aurkeztu zuten Irungo Fikoban Gure Esku Dago mugimendua, erabakitzeko eskubidearen alde lan egiteko. Hainbat atxikimendu jaso du mugimenduak, eta jai giroko ekitaldia izan zen zapatua. Besteak beste, sei harri jasotzailek hartu zuten parte ekitaldian, eta harri borobil bana altxatu zuten. Tartean zen, Aimar Irigoien errezildarra. 

Ekainean egingo dute Gure Esku Dago mugimenduaren aurkezpena Azpeitian, baina datarik ez dute zehaztu oraingoz, antolatzaileek.

Hemen Berria egunkarian Gure Esku dagoren aurkezpenaren inguruan egin duten albistea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide