Abian da Berriaren estilo liburu digitala

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 19a, 13:26

Atzo, asteartea, sareratu zuen Berriak estilo liburu digitala, "euskaldun guztiek eskura izan dezaten". "Teknologia berriek eskatuta eta lagunduta, euskarri digitalean argitaratu da oraingoan estilo liburua, eta horrek etengabe berritzeko eta egokitzeko aukera emango dio", azaldu zuten atzo Bilbon egindako aurkezpen ekitaldian. Horrenbestez, irakurleek kontsultak-eta egin ahal izango dira Berriaren webgunean txertatu duten estilo liburuaren atalean.

Euskal Herrian hainbat estilo liburu plazaratu dira eta aitzindaria Euskaldunon Egunkaria izan zen. 1992an argitaratu zuten lehenengo estilo liburua. Ordura arte barne funtzionamendurako alea erabiltzen zuten erredakzioan. Haren hirugarren edizioari jarraituz, 2006an, Berria-ren Estilo Liburua egin zuten. Euskaldunon Egunkaria-ren ildoari jarraitu zion.

Uztarria Komunikazio Taldeak ere joan den astean argitaratu zuen Uztarria.com-erako estilo liburua. Uztarriako kazetarietzat eta langileentzat gidaliburua barne-erabilerarako izango da, eta bertan komunikazio taldearen jokamoldea eta Uztarriaren proiektuen nondik norakoak zehaztuta daude, besteak beste. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide