Xanti Rodiguez azpeitiar argazkilariak diseinatuko du Su ta Gar musika taldearen diskoa. Taldeak Twitterren duen kontuan jakinarazi zuen Rodriguez arduratuko dela diskoaren diseinuaz.
Aurretik ere batera lan egindakoak dira Rodriguez eta Su ta Gar taldeko kideak. Izan ere, Xanti Rodriguezek eta Fernando Morillok joan den urtean argitaratu zuten Itzalen sua liburuan eta DVDan ere hartu zuten parte musikariek.