Jon Guridik gola sartu du Jubenilen Txapeldunen Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 18a, 13:44

Realaren lehen taldeak ezin izan zuen atzo, asteartea, Xakhtar Donetsk ukrainiar taldea mendean hartu Txapeldunen Ligako taldekako faseko lehen partidan, 0 eta 2 galduta. Reala Txapeldunen Ligan aritzeak saria izan du Ohorezko Jubenilen taldearentzat ere.

Hori dela-eta, atzo arratsaldean Xakhatar Donetsk klubeko jubenilen taldeak Realeko jubenilen kontra neurtu zituen indarrak Zubietan, eta 3 eta 2 nagusitu zen Donostiako taldea. Bi azpeitiar daude Realeko jubenilen taldean: Jon Guridi eta Ignacio Otaño. Jon Guridi hasierako hamaikakoan zelairatu zen, eta Realaren bigarren gola berak sartu zuen.

Aurrerantzean Realak Txapeldunen Ligan jokatuko dituen partida guztien aurretik, talde bietako jubenilek ere indarrak neurtuko dituzte. 

Hemen, Realaren lehen taldearen eta jubenilen egutegia:

Urriak 2, asteazkena: Bayer Leverkusen-Real Sociedad.

Urriak 23, asteazkena: Manchester United-Real Sociedad.

Azaroak 5, asteartea: Real Sociedad-Manchester United.

Azaroak 27, asteazkena: Xakhtar Donetsk-Real Sociedad.

Abenduak 10, asteartea: Real Sociedad-Bayer Leverkusen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide