'Itsaso Txuri-Urdina' abestiaren aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko aza. 4a, 11:42

Zapatuan, Osasunaren aurkako partidaren aurretik, entzun zen aurrenekoz Itsaso Txuri-Urdina abestia Anoeta zelaian. Real Sociedad Fundazioa eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearen harremanaren ondorioz sortu dute abestia, eta Realeko hainbat jokalarik hartu dute parte grabazioan. Hala nola, Eguzkiñe Peña Realeko nesken taldeko futbolariak (bideoan), Amets Arzallus bertsolariak, Aiora Zulaikak (Pirritx) eta Orfeoi Txikiak hartu dute parte abestian.

CD-a salgai izango da bihartik aurrera Anoetako tabernetan eta Realeko bi denda ofizialetan. Salneurria bi eurokoa izango da, eta jasotako diru guztia Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteari emango dio Real Sociedad Fundazioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide