Atzo, astelehena, Uztarria Komunikazio Taldeko kazetari Ainitze Agirrezabala Euskadi Irratiko Mezularia saioan izan zen, Tokikom Tertulia tartean. Zapatuan, azaroak 9, Elkar-ekinek deituta, Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat lelopean egingo den manifestazioa eta abian diren XXXI. Euskal Antzerki Topaketak izan zituen hizpide Agirrezabalak.
Uztarriako kidearekin batera, Orio eta Aiako Karkara aldizkariko eta Baztango Ttipi ttapa aldizkariko kideak ere izan ziren irratsaioan, 18:30etik 19:00etara bitartean, eta Azpeitiko kontuez bezala, azken egunetan herri horietan izandako albisteen berri eman zuten tokiko hedabideetako ordezkariek.