Joan den zapatuan, azaroak 2, Realeko eta Athleticeko beteranoek lagunarteko norgehiagoka jokatu zuten San Mamesen. Realarekin zelaian izan ziren futbola duela gutxi utzi duten bi azpeitiar jokalariak: Mikel Aranburu (2012ko maiatzean jakinarazi zuen futbola uzteko erabakia) eta Mikel Labaka (joan den ekainean utzi zion futbolari izateari). Zuri-gorriek 0 eta 2 galtzen joan ostean, 5 eta 3 irabazi zuten partida.
Datorren ostiralean, hilak 15, Mikel Labaka omenduko dute Azpeitian, Garmendipe futbol zelaian, eta 19:00etan hasita, Realak eta Rayo Vallecanok lagunarteko partida jokatuko dute.