Azaroa izan ohi da urteko hilabeterik euritsuena, eta aurten ere ez du hutsik egin euriak. Hori dela-eta, ohi baino beteago daude urtegiak. Horren adibide dira datu hauek: Euskal Autonomi Erkidegoan, iaz sasoi honetan, urtegiak %62 ziren beteta bataz beste, eta aurten %68an daude. Gisa horretako adibidea da Nuarbeko Ibai-Eder urtegia ere. Izan ere, %79,10 dago beteta egunotan, eta iaz garai berdinean %65,02an zen. AEMETen arabera, Azpeitian azken 24 ordutan metro karratuko 49 litro euri egin ditu.