Ipar Euskal Herriko hemeretzi herritako hizkuntza politika aztertu eta ondorio argia atera du Kontseiluak: gehiago egin dezaketela euskararen alde. Honako herri hauetan egin du neurketa: Angelu, Atharratze, Azkaine, Baiona, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Kanbo, Maule, Mugerre, Sara, Senpere, Urruña eta Ziburu.
Neurketan emaitzarik onena Hendaiak lortu du; 3,08 puntu. Hurbil ageri dira Sara eta Hazparne, 2,9rekin. Beraz, Hazparneko udala hirugarrena da hizkuntza politikari dagokion azterketan, baina suspentsoarekin.
90.287 herritarrengan eragiten duten hizkuntza politikak aztertu dira, Iparraldeko biztanleen %70 abantzu. Hamar punturen araberako emaitzak plazaratu ditu Kontseiluak. Nahiz eta notatzeak ez duen bilakaera zehatza islatzen, herri bakar batek ez du lortzen bost puntura heltzea. Kontseiluaren arabera, zazpitik gora garatzen da euskararen aldeko hizkuntza politika eraginkorra eta egokia.
Albiste osoa irakurtzeko egin klik hemen.