Jose Artetxe eta Urgulleko Jesusen Bihotza

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ots. 4a, 17:07

"Negar egiteraino hunkitu zen Jose Artetxe aldamio gainean. Urgullera igoa zen, Jesusen Bihotzaren estatua erraldoia nola halakotzen ari ziren ikustera. Frankismo betean gaude. Erakutsi diote urrunean sorterri gainean harrotzen den Izarraitz ederraren itzala, eta zerutik hain gertu edo, ezin eutsi malkoei. Porlanezko estatua handiari musu emanda jaitsi omen zen. Han dago harrezkero Donostia zaintzen; estatua, ez idazlea. Eta ez du honezkero inork eraitsiko, tximista baten musuak ez bada". Azpeitiar idazlearen pasarte horrekin hasten da Iñigo Aranbarri azkoitiar idazleak igandean Berria-n argitaratu zuen Real Politik artikulua. Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeari uko egin diotenean, garaile eta konkistatzailez jositako kale eta leku izendegiak ditu hizpide Aranbarrik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide