Azpeitiarrak haserre

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

"Kolegioan, Oronozen, hangoak eta hemengoak ziren estudianteak. Nik dena erdaraz egiten nuen. Bazen Azpeitiko jendea, eta haiek dena euskaraz egiten zuten, beti. Baita jolas-orduan ere! Eta, detaile bat!, haserretzen zirenean ere bai. Batzuk, euskaldunak, haserretu eta erdaraz hasten dira. Haiek ez, haserretuta ere euskaraz! Azpeitian zer indar duen euskarak!".

Jokin Sarasola (Itsasondo, 1929) Gipuzkoako korrikalaririk zailduenetakoa da, eta Argia astekarirako Miel Anjel Elustondo azpeitiar idazle eta kazetariak egindako elkarrizketako pasarte bat da goikoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide