Udaberrian sartu, eta Ibai Eder %92,87an

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Udaberrian sartu ginen joan den ostegunean, eguraldiari begiratuta hala ez dirudien arren. Egunotako euriak tarteko, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia %92,87an dago, urte sasoi berriren hasieran.
 
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide