Bixente Oiarzabal Eibarreko zaleek aukeratutako hamaikakoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko api. 15a, 12:48

Eibarreko zaleek aukeratutako hamaikakoa.

Pasa den igandean, hilak 13, Eibarrek Teneriferen aurkako ligako partida jokatu zuen Ipuruan. Partida hori talde armaginak 2. mailan jokatutako 1000. partida izan zen. Zenbaki borobil hori ospatzeko, klubaren 75. urteurrenerako osatutako hamaikako historikoetako hainbat jokalari zelairatu zen atsedenaldian, zaletuen omenaldia jasotzeko.

Klubaren 75. urteurrenaren harira, Eibarren historiako hamaikakoak osatzeko aukera izan dute jarraitzaileek. Eibarreko zaleek taldean jokatu duten hamaika jokalari onenak aukeratu ahal izan dituzte martxoan, eta hautatuako horien artean da Bixente Oiarzabal urrestildarra. Hamaika urtez aritu zen erdilaria Eibarren.

Zaletuek aukeratutako hamaikakoaz gain, adituek beste haimakako bat ere aukeratu ahal izan dute urteurreneko ekimenen baitan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide