Aitziber Aizpuruk lagunduko dio argaltzen 'Gaztea'-ko Jon Gotzoni

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Aitziber Aizpuru Elikuko dietistak argaltzen lagunduko dio Gaztea Irratiko Jon Gotzon esatariari. Horrenbestez, hilabete honetan, ekainean, kolaboratzaile gisa egingo du lana Aizpuruk 'Dida' saioan. Azpeitiarra ostiralero joango da irrati-katera protagonista pisatzera, aholkuak ematera eta emaitzak aurkeztera. Dietistaren ustez, hamar kilo jaitsi beharko ditu Gazteakoak uda aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide