Hazparneko Bonnemaison auzitara, eutanasiaren itzalpean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 11a, 13:06

Paueko Krimen Auzitegian prest dira Nicolas Bonnemaison Hazparneko medikua epaitzen hasteko. 10:00etan ekin diote epaiketari, zinpeko epaimahaia osatu ondoren. 2011ko abuztuan, Baionako Suprefeturaren aginduz atxilotu zuten. Baionako erietxe publikoan larrialdietako medikua zen Bonnemaison, eta zazpi gaixo pozoituta hiltzea egotzi zioten. Hilurreneko gaixoak ziren ustez hark hildako denak, eta haien "sufrimendua" arintzeko egin zuela aitortu zuen berak. Bizi guztirako presoaldia ezar diezaiokete. Berria.info-n informazio gehiago.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide