Londresen bizi diren zenbait euskal herritarrek bat egin zuten Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza katearekin. Zapatuan, Durango eta Iruñea lotu zituen giza katearen bezperan, egin zuten ekimena Londresen, eta azpeitiarrak ere baziren tartean. Londreseko Euskal Etxeak antolatu zuen ekimena, eta bideoan jaso dituzte Erresuma Batuko hiribuan egindako giza kateko zein herrialdeko zenbait txokoan hartutako irudiak.