Arantzazu Azpillagak 'Jainkoari eta gizon-emakumeei eskainitako bizitza' komikia euskaratu du. Zumaiako Miguel Larburuk sortutako idatzia da, eta fratsesez da jatorrizko bertsioa. Aljerian, 1996an gertatutako pasadizoan oinarritzen da komikia. Izan ere, Larburu han bizi izan da 40 urtez. Komikian kontatzen da Aljeriako Thibirineko abadian fraideak bahitu eta hil zituztela Islamistek. Euskaraz 400 ale kaleratu dituzte, eta salgai daude jada Elkar dendetan.