Azpeititik pasako da Abraham Olano bizikleta martxa, igande goizean eta arratsaldean. Lasterketaren lehen edizioa da, eta 199 kilometro izango ditu. Oraingoz, 140 pertsona inguruk eman dute izena, baina antolatzaileek parte-hartzaile gehiago espero dituzte.
Herritik pasatzen den lehen aldian, Errezil igaro ostean, leku hauetatik pasako da ibilbidea: Landetako poligonotik, herriko biribilgunetik, Urrestillatik eta Nuarbetik. Ondoren Beizamara joango dira txirrindulariak. Arratsaldean, berriz, Azkoititik etorriko dira, eta Tolosaldera joango dira. Honakoak dira gutxi gorabeherako ordutegiak:
Goizean:
- Azpeitiko biribilgunea: 8:45 eta 9:10 artean.
- Landetako biribilgunea: 8:45 eta 9:10 artean.
- Urrestilla: 8:50 eta 9:15 artean.
- Nuarbeko bidegurutzea: 8:55 eta 9:25 artean.
Arratsaldean:
- Loiola: 13:45 eta 16:40 artean.
- Azpeitiko biribilgunea: 13:50 eta 16:45 artean.
- Landetako poligonoa: 13:55 eta 16:50 artean.
- Urraki: 14:10 eta 17:15 artean.