Javier Altuna azpeitiarrak emango dio hasiera Kalifornia Hegoaldeko euskal festari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 3a, 12:41

Igandean, uztailaren 6an, izango da Southern California Basque Club Euskal Etxeak antolatuta. 68. edizioa izango da aurtengoa eta 400 lagun inguru espero dituzte antolatzaileek.

Igandean, uztailaren 6an, euskal piknika eta festa egingo dute Kalifornia Hegoaldeko Southern California Basque Club Euskal Etxean. Hego Kaliforniako Euskal Etxerik zaharrena da eta 68. aldiz ospatuko du euskal festa. 400 pertsona inguru bildu ziren iaz bertan, eta aurten ere beste hainbeste espero dituzte antolatzaileek, Chinoko zelaietan. 

Javier Altuna azpeitiarraren mezak emango dio hasiera egunari, 10:30ean. Mike Aguerre antolatzaile taldeko partaide batek esan duenez, "berrogei urtetik gora daramatza Altunak inguru honetan lanean". Ingelesez eta euskaraz arituko da Altuna.

Mezaz gain, Euskal Etxeko dantza taldeen emanaldiak, bazkaria, barbakoa, mus txapelketa eta hainbat musika talde izango dira Chinon, besteak beste. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide