Aurten ere jarri dute abian Udalak eta UEMAk errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina, "jauzi berri bat eman asmoz". Bukatu da kanpaina dagoeneko, eta argitaratu dituzte aurtengo datuak. Guztira, 7.586 herritarrek egin dute 2013ko errenta aitorpena Azpeitian, eta horietatik 2.453 (%33,83) izan dira euskaraz egin dutenak.
Iaz baino gehiago izan dira errenta aitorpena euskaraz egin dutenak (ia bi puntu). Izan ere, 2012an aitorpena egin zuten 7.699 herritarretatik 2.387k egin zuten euskaraz (%31,86). 2011n, berriz, %30,52 izan ziren euskaraz egin zuten azpeitiarrak.