"Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei garrantzia" eman diela adierazi dute Iganziotar Lurraldearen webgunea berritzeko lana egin dutenek. Debagoienako Mankomunitateak, Iraurgi Berritzenek eta UGGASSA Urola Garaiko ordezkariek egokitu dute ataria mugikorretara eta tabletetara.
Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetako turismoa sustatzeko "elkarlan egitasmoa" da Ignaziotar Lurraldea, eta www.tierraignaciana.com da haren webgunea. Informazioa eskuratzeko joerak "aldatu" egin direla jakinarazi dute proiektuko kideek; horregatik, webgunea egokitu dute eta bost hizkutzatan jarri dute. Horrez gain, sare sozialak gehitu dizkiote atariari "azkartasuna" bermatzeko.