Bateraguna auzia dela-eta, espetxean dauden pertsonei babesa eman diete Patxi Azpillaga irakasleak, Mikel Labaka futbolari ohiak, Mikel Aranburu futbolari ohiak eta Pako Aristi idazleak. Izan ere, urriaren 11n manifestazioa egingo dute atxilotuen alde, eta beraien atxikimendua eman dute azpeitiarrek.
Espetxean bost urte betetzear dira Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, eta haien askatasunaren alde bilduko dira herritarrak, Elgoibarren. Lau azpeitiarrez gain, eragile eta pertsona askok eman diote atxikimendua ekitaldiari.