Azpimarra saioan parte hartzen hasi da Estitxu Elduaien kazetari azpeitiarra. Atzo, astelehena, hitz egin zuen estreinekoz programan, eta kirolaz mintzatu zen, Elena Azpeitia eta Sara Gandara komunikatzaileekin batera. Saioa ikusgai dago Eitb nahieran, 15 minutu eta 30 segundotik aurrera hitz egiten du Elduaienek.
Estitxu Elduaien Uztarria Komunikazio Taldeko kolaboratzailea izan zen. Gaur egun, berriz, Urola Kostako Hitzan argitaratzen ditu iritzi-artikuluak, 'Bostekoa' atalean.