Euskal Herriko mendiko kirolariek Mendira egitasmoa aurkeztu zuten uztailean, presoen eta iheslarien eskubide urraketekin amaitzeko asmoarekin. Egitasmoaren harira, Mendira egunaren lehen edizioa antolatu dute Oiartzunen, zapatuan, hilaren 11n, eta bi azpeitiarrek parte hartuko dute egitarauan: Gorka Karapetok eta Jokin Urangak.
Egun osorako antolatu dituzte ekitaldiak, 8:30ean hasi eta zapatua amaitu bitartean. Karapeto eskalatzaileak eta Uranga bertsolariak bertso-eskalada show-an hartuko dute parte, 19:00etatik aurrera. Haiekin arituko dira beste bosna eskalatzaile eta bertsolari.