Inaxio Arregi Mendaroko giza-proba taldearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urr. 10a, 14:30

Inaxio Arregi Etxearreta loiolatarrak erronka berri bati egingo dio aurre zapatuan, hilak 11, 12:30ean hasita. Elgoibarren izango da hitzordua eta Mendaroko giza-proba taldearekin neurtuko ditu indarrak Arregik. 500 kiloko harriari tiraka ariko dira Mendarokoak –hiru gizonezkok eta hiru emakumezkok osatuko dute taldea– eta 80 kiloko burdinezko barra sorbalda gainean hartuta, berriz, Loiolakoa. Hogei minututan zeinek plaza gehiago osatu da apustua. Elgoibarko Errosario kaleko festen barruan jokatuko dute desafioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide