Joxe Mari Iriondo, Etb1-eko '6 argazkitan' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urr. 20a, 19:57

Ohorezko Euskaltzaina eta kazetari ohiaren bizitzari errepasoa eman zioten atzo, Etb1-eko saioan. Hamaika kontu izan zituzten mintzagai, Iriondorekin eta ingurukoekin.

Joxe Mari Iriondo Ohorezko Euskaltzaina eta kazetari ohia protagonista izan zen atzo, igandea, Eitb1-ek emandako '6 argazkitan' saioan. Programa horretan Euskal Herriko pertsona ospetsuen bizitza errepasatzen dute, haien argazkiez baliatuz. Besteak beste, agertu ziren Iriondo-Unanue familiaren argazkia, Joseba eta Aritz Iriondo semeena edo Loiola Irratiko lan-taldearena. Adibidez, Loiola Irratiko Itziar Sagarzazu lankideak ere hitz egin zuen irratiaren garapenaz eta Iriondoren jardunaz.

Iriondo Loiola Irratian hasi zen lanean, 1961ean, eta ordudanik bere denbora eta esfortzua eskaini dizkio kazetaritzari eta, batik bat, euskarari. Honela azaldu zuen atzo emandako saioan: "Garbi daukadana gauza bat da, ez naizela ezer egin gabe egongo". Bideoa osorik ikus daiteke, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide