Gasteizko hainbat alorretako 78 pertsona ezagunek izenpetu dute Marotoren jarrera "baztertzailearen" kontrako adierazpena. Sinatzaileen artean dira Gasteizen bizi diren bi azpeitiar: Mielanjel Elustondo idazlea eta Mikel Aierbe unibertsitateko irakaslea.
Gora Gasteiz, arrazismoari stop izenburupean, aldarrikatu dute Gasteiz "hiri irekia" dela, "gehien behar dutenekin solidarioa eta aniztasunarekin adeitsua". Gasteizek politikari "arduratsuak" behar dituela argudiatu dute, hiritarren artean "kohesioa" bultzatzen dutenak eta "haien jarduera politikoan denon diruarekin iruzurrik egiten ez dutenak".