Gaur, astelehena, ETB 1en 22:00etatik aurrera emango duten No es pais para sosos saioan Urola bailaran izango dira Ramon Roteta eta Ander Gonzalez aurkezleak. Ander Azpeitian, Loiolan, izango da Jai Alai jatetxeko sukaldariarekin Loiolako pipermorroa prestatzen.
Ondoren Burdinbidearen Euskal Museoan izango da Realeko jokalari ohi Juan Antonio Larrañagarekin. Biek Lasaora bidaia egingo dute lurrun trenean.