Urola Erdiko gaikako birziklatze tasa %39,3 urteko lehen seihilekoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko aza. 13a, 11:16

Gipuzkoako mankomunitateen gaikako birziklatze tasak jakinarazi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bataz bestekoaren azpitik dago Urola Erdiko Mankomunitatea. Izan ere, Gipuzkoako birziklatze tasa %42koa izan da 2014ko lehen seihilekoan.

2014ko lehen sei hilabeteetako Gipuzkoako birziklatze datuak jakinarazi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Birziklatze tasak gora egin du azken urteetan, eta egun herrialdeko birziklatze tasa %42koa da. Urtea amaitzerako %45en gainetik ibiltzea aurreikusten du foru aldundiak.

Bestalde, mankomunitatekako gaikako bilketaren datuak ere adierazi dituzte. Gipuzkoako bataz bestekoaren gainetik daude Sasieta (%56), Debagoiena (%55,1), Tolosaldea (%47,3) eta Urola Kosta (%43,1). Gipuzkoako birziklatze tasaren bataz bestekoaren azpitik daude, berriz, Urola Erdiko Mankomunitatea (%39,3), Txindugi (%39), San Marko (%38,6) eta Debabarrena (%34,7).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide