Duela bi aste inguru jakinarazi zuen Auzia Euskarazek Azpeitiko epaitegian izapideen %65 egin zirela euskaraz 2014an. Hau da, 59.672 izapide egin ziren euskaraz eta gazteleraz, eta 32.432 gazteleraz.
Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute. Hala nola, abokatuek eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaileek eta magistratuek, idazkari judizialek, fiskalek eta auzitegietako medikuek. Ekimenaren helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean, auziak osorik euskaraz izapidetzea, eskaera aurkeztetik bulego judizialetako barne tramitazioa egin eta epaia eman arte.