Eneko Etxeberria hizlari, 'Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak eta tresnak' jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 29a, 11:43

Gipuzkoako Foru AldundiakUEMAkKontseiluak eta UEUk Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak eta Tresnak jardunaldiak antolatu dituzte gaurko eta biharko, eta bertan hartuko du parte Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Donostian izango dira jardunaldiok, EHUren Carlos Santamaria zentroan.

Etxeberriak gaur, osteguna, eskainiko du solasaldia. Eguneko hirugarren blokearen baitan, Diziplinartea eta esperientziak atalaren barruan, hitz egingo du beste hainbat gonbidaturekin batera, eta hizkuntzaren eguneroko errealitatea izango du hizpide.

Topaketen gaineko informazio gehiago hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide