ETB 1en astelehenean, hilak 9, eman zuten Euskal Herria Zuzenean saioan bitan agertu zen Azpeitia. Saioaren erdialdean Berastegi baserrian izan zen EHZ-ko kazetaria, Idiazabal gazta egiten dute-eta baserri horretan. Maria Luisa Alberdik eta Edurne Ezenarrok hartu zuten parte erreportajean.
Bestalde, saioaren azken txanpan, Azpeitiko eta Azkoitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) joan den astean kaleratu zituen datuen harira, bulegoko ordezkariekin eta zenbait herritarrekin hitz egin zuen saioko kazetari batek.
Hemen, saioa osorik. (Berastegi baserriko bisita 36. minututik aurrera ikusi daiteke, eta KIUBen inguruko erreportajea, berriz, 59. minutuan hasita).