"Herri bakoitzeko euskarak du berezitasuna. Baina Azpeitiaren kasuan, azentua nabarmenduko nuke. Horri buruz sakonago ikertzen ari naiz", azaldu dio, besteak beste, Ainara Arratibel kazetariari. Euskal Herrira hainbat aldiz etorri ondoren, euskararen "erabileran arazo bat dagoela iruditzen" zaio Yoshidari, baina "Azpeitian egonda, euskara arriskuan dagoenik ez da sumatzen".