La Bèstia i el Sobirà erakusketa joan den asteazkenean zen hastekoa Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan (MACBA). Jatorri ezberdineko 30 artisten lanek osatu behar zuten erakusketa, horien artean Etxeberriaren lanak. Hasi bezperan, baina, museoaren zuzendariak Juan Carlos Borboikoa irudikatzen zuen eskultura hori erretiratzea eskatu zuen, erakusketaren komisarioek uko egin zioten eskaerari, eta erakusketa osorik kantzelatu dute.