Gaindegia Gipuzkoako Lurralde Behategiak 2014an herrialde horretan izan ziren trafiko istripuen gaineko txostena egin du. 2014an 6.007 istripu izan ziren Gipuzkoan, 2013an baino 311 gehiago. Urola Kosta trafiko istripu gehien izan zen Gipuzkoako hirugarren eskualdea da (749), eta aurretik dira Donostialdea (2.048) eta Debabarrena (1.097).
Azpeitian, guztira, 51 trafiko istripu izan ziren 2014an. Udalerrikako sailkapenean 31. postuan da Azpeitia, eta aurretik ditu, esaterako, Donostia (770), Deba (276), Zestoa (229), Zarautz (123) edo Beasain (75). Azkoitian, berriz, 46 trafiko istripu jazo ziren iaz.
Gaindegiak 2014an Gipuzkoan izandako trafiko istripuez egindako txostena irakurtzeko egin klik hemen.