Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente berria, Azpeitian jaiotakoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko eka. 12a, 19:24

Gaur, ostirala, eratu dituzte joan den maiatzaren 24ko foru hauteskundeen ondorengo Gipuzkoako Batzar Nagusiak, eta Eider Mendoza (EAJ) izendatu dute agintaldi berrirako presidente. Azpeitian jaio zen Mendoza, 1974an, eta Hondarribian bizi da. Azken legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiko lehendakariorde izan zen.

Gipuzkoako Batzar Nagusien gaurko saioaren eta Mendozaren izendapenaren xehetasun guztiak irakur daitezke Berria.eus-en albiste honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide