Eguzkiñe Egañak irabazi du aurtengo Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa. Kartel irabazlea, ordea, ez du berak bakarrik egin, alabak eginiko marrazki batetik abiatu baitzen zarauztarra kartela diseinatzerako orduan. Egañak Urola Kostako Hitza-ri adierazi duenez lana ez zuen "topaketetara begira egin". "Haurrekin marrazkiak egiten ari nintzen egun batean izan nuen ideia. Alabak irudia egin zuen, eta margotzen ari nintzela oroitu nintzen antzerki topaketetako lehiaz", azaldu du.