'Aitaren Etxea' telesaila irailaren 30ean, asteazkena, estreinatuko dute ETB1en. Telesailaren zenbait atal Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan grabatu zituzten joan den uztailean. Jabi Elortegik zuzendu eta 1936ko gerraostean girotutako telesaileko hainbat protagonista aritu ziren lanean Azpeitian. Hala nola, Loreto Mauleon, Kandido Uranga, Aitor Beltran, Olatz Beobide eta Patxi Santamaria. Figurante lanetan aritu zirenen artean, berriz, hainbat azpeitiar zeuden. Gainera, Alaitz Olaizola aritu da aktoreentzat telesailerako elkarrizketak-eta osatzen.