Bi bala eta Humus taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Gaztetxean. 22:00etan hasiko dira kontzertuok eta Bi Balak disko berria aurkeztuko du. Lan berriaren harira, elkarrizketa luzea egin diete Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolari eta taldeko abeslariei, Berria egunkariaren Badok.eus musikaren atarian.