Azpeitiko Eregi euskara eta komunikazio enpresak egindako Ku-ku liburuxkak eta DVDak banatuko dizkiete erditzear dauden emakumeei, Arabako osasun zentroetan. Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak jarri dute abian kanpaina, herrialdean "haur jaio berriei hitz batzuk euskaraz egitea bultzatu asmoz".
Atzo, astelehena, EITBko albistegietan eman zuten egitasmoaren berri. Hemen, bideoa.