Atzo hasi zen Zinegin euskal zinemaren jaialdia Hazparnen. Igandea bitartean hainbat dokumental eta fikzio izango dira ikusgai, eta beldurrezko zinema eta marrazki bizidunak ere bai. Zinegin Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak sortu zuten 2012an, euskarazko filmak hedatzeko asmoz.
Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 1987tik.