Unai Irukoa, "euskal Ronettes"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko abe. 15a, 18:39

Info7 Irratiko Kalegorrian saioan euskal kantagintzari eskaintzen dioten tartean Azpeitiko Unai Irukoa musika taldea hizpide izan du Carles Beldak, 1960ko beste egile batzuekin batera.

Zorion Egileorren Ez, Unai Irukoaren Umeari eta Oñarriak taldearen Baserritarra kantuak hartuta aritu da solasean Belda. Azpeitiarrei eskainitako tartean, "euskal Ronettes" moduan aipatu ditu. Saioaren audioan, 8. minututik aurrera hitz egiten du Unai Irukoaz. Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauaren barruan, hil honen 26an Soreasu antzokian ariko dira, aspaldiko partez, Unai Irukoak, Amagarrekin eta Xabier Saldiasekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide